Gure ikastaroak
Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat
Informazio gehiagoJolasen eta abestien bitartez, haurtxoek zentzumenekin esperimentatzen dute eta hizkuntzaren musikaltasunera ohitzen dira. Prozesu hori pertsonaia kutun batzuekin batera bizitzen dute: Mousy eta Linda sagutxoekin.
Urte 1eko haurtxoentzako ingelesa
Ikastaroaren helburua: haurtxoek hizkuntzak deszifratzeko duten berezko gaitasunaz baliatzea da ikastaro honen helburua. Estimuluen aldeko jarrera horri esker, ingelesezko oinarrizko jarraibideak ulertzen dituzte.
Eskolaren iraupena: 45 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 5 haurtxo daude, heldu banak lagunduta.
Familiaren rola: familia ikasgelan egiten ditugun ekintzetan aktiboki inplikatzen denean, txikiekin lotura emozional bat sortzen da. Lotura horrek ikastea sustatzen du.
2 urteko haurtxoentzako ingelesa
Ikastaroaren helburua: eskola hauetan, 2 urteko haurtxoak konturatzen dira inguruan duten guztiak ingelesez ere izena duela (gorputz-atalak, koloreak, formak...). Hitzak elkartzen hasita ingelesezko esaldi sinpleak osatzen dituzte eta abestiak ikasten dituzte. Beren irudimena sustatzen duten ekintzen eraginez, beren ahoskera askoz ere naturalagoa da hasieratik.
Eskolaren iraupena: 45 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 5 haurtxo daude, bakoitza heldu batez lagunduta.
Familiaren rola: ikastaroaren erdian, 2 urteko haurtxoak autonomia gehiago izaten hasten dira eta eskolara laguntzailerik gabe etortzen dira. Hala ere, etxean haien motibazioari aktibo eustea garrantzitsua da.