Gure ikastaroak
Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat.
Informazio gehiagoAdin horretan, haurrak beren burua ezagutzeko aro betean daude. Animal Planet eta Fairy Tales ikastaroetan, sormen- eta komunikazio-gaitasunak garatzera bultzatzen ditugu, familia-giroan beren iritziak ingelesez adieraz ditzaten.
9 urteko haurrentzako ingelesa
Ikastaroaren helburua: eskola hauetan, 9 urteko haurrek naturarekin, animaliekin eta planeta zaintzearekin lotutako hiztegia ikasiko dute, Alexandraren eta haren abenturen bitartez. Irakurgai luzeagoak irakurriko dituzte eta ahozko komunikazioa hobetuko dute, eguneroko bizitzarako erabilgarriak diren ingelesezko elkarrizketa laburrekin.
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: ikasgelan lantzen ditugun gaiak nerabezaroaurrean dauden haurren eguneroko erronken eta desiren ingurukoak dira. Arrazoi bat gehiago benetako testuinguru batean praktikatzeko, baita etxean ere.
10 urteko haurrentzako ingelesa
Ikastaroaren helburua: Animal Planeten bigarren zatian, hainbat gai-arlo errepasatuko ditugu, ingelesezko hiztegia eta gramatika-egiturak zabaltzeko. Haurrek erosten edo jatetxe batean janaria eskatzen ikasiko dute eta beren oporraldiak azaltzeko edo klima-aldaketaren aurka borrokatzeko moduari buruzko gomendioak emateko gai izango dira.
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: ikasgelan lantzen ditugun gaiak nerabezaroaurrean dauden haurren eguneroko erronken eta desiren ingurukoak dira. Arrazoi bat gehiago benetako testuinguru batean praktikatzeko, baita etxean ere.
11 urteko haurrentzako ingelesa
Ikastaroaren helburua: ikastaro honetan, ohiko ipuinak errealitate modernoago batera egokitzen ditugu. Adibidez, Red Riding Hoody ipuinean, Txanogorritxo orain BMX-eko txapelduna da eta, Sidney and his Lucky Scarf ipuinean, Mari Errauskin atzerrian bizi diren senide batzuen etxera bizitzera doan mutil bihurtuko da eta senideak bere ingelesaren ezagutza eskasaz baliatuko dira.
Eskolaren iraupena: 90 minutu, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: ikasgelan lantzen ditugun gaiak nerabezaroaurrean dauden haurren eguneroko erronken eta desiren ingurukoak dira. Arrazoi bat gehiago benetako testuinguru batean praktikatzeko, baita etxean ere.
12 urteko haurrentzako ingelesa
Ikastaroaren helburua: Jamesen istorioaren bitartez, 12 urteko haurrentzako balioak eta haientzat zailak diren egoerak landuko ditugu. Gai horiekin identifikatuta sentitzeak motibazioari eustea eragingo du eta ingelesez erraztasun handiagoz hitz eginez erosoago sentitzen lagunduko die.