Umeentzako sukaldaritza-lantegia

Zein da Little Chef jardueraren helburua?

Little Chef sukaldaritza-lantegi bat da, haurrek janariarekin esperimenta dezaten, zapore berriak proba ditzaten eta janaria prestatzea ere sormen handiko jarduera dela ikus dezaten. Little Chef lantegiaren helburua da haurrek sukaldaritzarekin loturiko lexikoa eta esamoldeak barneratzea. 

Zertan datza lantegi hau?

Little Chef lantegiko errezeta gehienak kultura anglosaxoikoak dira, oso dibertigarriak eta osasungarriak. Besteak beste, Oven Free Oatmeal Cookies, Apple Grape Salad, Banana Split eta Yogurt Parfait platerak nola prestatzen diren ikasiko dugu. Izen bitxiak, benetan. Horiek prestatzen ditugun bitartean, ingelesean murgiltzeko bitarteko ezin originalagoa bihurtuko zaigu sukaldaritza.

Sukaldaritza-lantegiari buruzko oinarrizko informazioa

  • Adina: 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
  • Egutegia: kontsultatu tokia eta ordutegiak gertuen daukazun zentroarekin.
  • Lantegiaren iraupena: 90 minutu.

 

Horrelakoak dira Little Chef lantegiak!

Nueva llamada a la acción

Lantegi gehiago

Storytime

Ipuin-kontalaria ingelesez haurtxoentzako eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzako

Mad Scientist

5 eta 9 urte bitarteko haurrentzako zientzia-lantegia ingelesez

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat.

Informazio gehiago

Gure metodoa

Haurrek ingelesa ikasteko metodorik onena

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago