Haurrentzako aste tematikoak ingelesez

Zein da Fun Weeks kanpamentuen helburua?

Oporraldietan ohikoa izaten da haurrak entretenitzeko jarduerak bilatzea. Premia horri erantzuteko asmoz, Kids&Us-ek zenbait proposamen jostagarri landu ditu ingelesezko kanpamentu tematiko hauetan.

Fun Weeks jardunaldiek adin-talde bakoitzera egokitutako testuingurua eskaintzen dute, jolasetan, dantzetan, antzerkian eta eskulanetan oinarrituta. Jarduera horiei esker, parte-hartzaileek ingelesezko lexikoa eta esamoldeak barneratzen dituzte.

Zer dira kanpamentu hauek?

Astero-astero, mundu eta istorio berrietan murgiltzen gara. Istorio horiek berariaz sortu dira hizkuntzaren ikaskuntza hobetzeko eta azkartzeko. Horretarako, jarduera hauek egiten ditugu:

Psikomotrizitate-jarduerak
Haurrei beren artean erlazionatzeko aukera ematen dieten jolasak.
Storytime
Gure talde pedagogikoak landutako ipuinak, adin-tarte bakoitzera eta aste bakoitzean lantzen den gaira egokituak.
Crafts
Asteko gaiarekin lotuta, eskulanak egingo ditugu (maskarak, mozorroak, animalien irudiak... eta askoz gehiago!).
Market
Azoka bat antolatuko da astean bitan, eta haurrak erosle bihurtuko dira. Nahi duten gosaria ingelesez eskatzeko esamolde egokiak erabili beharko dituzte.
Songs
Gaiaren inguruan sortu diren abesti edo konposizio propioak, abesteko eta dantzatzeko pentsatuak!
Staff Performance
Gure monitoreak agertokira igotzen dira. Mozorrotu, eta antzezpen bat egiten dute haurren aurrean. Haurrek oso ondo betetzen dute jarraitzaile-rola.

Oinarrizko informazioa kanpamentuari buruz

  • Adina: 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
  • Taldeen banaketa: gehienez 10 haur talde eta irakasle bakoitzeko. 3-4, 5-6 eta 7-10 adin-tarteen arabera bereizita.
  • Egutegia: eskolako oporraldiak (Halloween, Gabonak, Winter, Aste Santua eta uda).
  • Jardueraren iraupena: oro har, 09:00etatik 13:00etara. Zentro bakoitzarekin kontsultatu behar da.

 

Horrelakoak dira Fun Weeks kanpamentuak!

Nueva llamada a la acción

Oporretako kanpamentu gehiago

English&Fun

Kirol-kanpamentua ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

Summer Fun

Ingelesezko udalekua 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko irudimen handiko modu ireki bat

Informazio gehiago

Gure metodoa

Haurrek ingelesa ikasteko metodorik onena

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago